Bitxikeriak

GUDA GERATKARI HISTORIKO GARRANTZITSUEN ESZENATOKIA
Frantziako inbasioa bitartean, Ilunberriko hiriak zerga handia ordaindu behar izan zuen pertsona eta ondareetan, Napoleonen soldaduek hainbat aldiz erasotu eta lapurketa ugari burutzen baitzituzten, inguru honetan ezarrita egoteagatik eta nafar gerrilari azalduriko fideltasuna eta babesagatik. Guda honetan Idako zubiko lau arkuetako bat Espoz y Mina-k suntsitua izan zen 1811. urtean, Frantziar soldaduei sarrera emateko xedeaz. Urtebete beranduago, Arroilako zubia Frantziako tropek suntsitu zuten. Lehen Guda Karlista bitartean (1833-1840)  hornidura miliarra zuen fuerte bat ezarri zen  Ilunberriko herrian eta ospitale bat eraiki zen ejerzito militar liberalaren osasun beharrak asetzeko. Azken Guda Karlistan (1872-1876) zenbait gatazken eszenatokia izan zen, garrantzitsuenak Trinitateko gatazka,1875eko urrian.

Bisitari eta biztanle ospetsuak. Nafarroako erregeen kronikaren arabera, Iñigo Arista errege nafarrak bere zahartzaroa Irunberrin pasa zuen (IX. mendearen erdialdean), Eta X. mendearen bigarren erdialdean en la segunda mitad del siglo X  Andregoto Galíndez-en atseden eta erretiro lekua izan zen, García Sánchez I-en eskontidea.

1576etik aitzina moja beniten komunitatea Ilunberrin ezarri zen.1576an moja hauen komunitatea Jasokundearen elizarekin bat egin zuen, ordurarte Lisaben kokatua.1991an Komunitate honek “Santa María Magdalena” monastegia utzi zuen, bertan bizi izan ziren monastegia eraiki zenetik (1586-15963).


OSPITALEAK
Magdalenako aintzinako ermitan kokatzen zen leprosoak hartzen zituen ospitalea. Badira XVII.mendean ospitale baten presentziafrogatzen duten agiriak.  XIX.mendean, zenbait hiritar leku bat okupatu zuten gaixoak hartzeko eta tratatzeko eta donazioetako dirua ospitale bat eraikitzeko erabili zuten, obrak 1864. Urtean hasi ziren.. 1881ean  “Hijas de San Vicente de Paúl” komunitateak gaixoen zaintza bere gain hartu zuten, hori zela eta bigarren solairu bat eraiki behar izan zen. Irati ibaia, almadien bidea izandakoa, Irunberriko arroila zeharkatzen du.  Bertako uretatik goi bailaretako egurra behe ibilguetaraino garraiatzen zuten almadialariak, Ilunberriko arroilatik barna.


ELTZEGINTZA, LABIDE ZAHARRA
Ilunberriko jardun ekonomiko nagusietako bat izan zen.  Jarduenan 20 eltzegile baino gehiago izatera iritsi zen. Ohitura hau erromatar garaitik eratortzen da eta gurasoetatik seme-alabetara iragan izan da, XX .endearen bidgarren erdialdetik aitzina egin zuen gainbehera.1998an  Juan Chivite eskultoreak eltzegileen eta buztinaren artisauen omenez eskultura bat egin zuen.


IRATI TRENA
1911 urtearen apirilaren 23an egin zuen bere lehen ibilbidea “Irati Trena”, Penintsulako lehen tren elektrikoa, Iruñea eta Zangoza lotzen zituena. Egur txikituaren garraiorako pentsatua baina hiritarrak ere eraman zituen 1955ean desagertu zen arte. Bere ibilbidearen lekuko, trenbidearen aztarnak ditugu Irunberriko arroilako tuletetaik barna iragaten diren bidea eta elektrizitateaz hornitzen zuten posteak.