Folklore, jaialdi eta prozesioak

GABONAK, OLENTZERO ETA ERREGEEN KABALGATA

Negualdean jaialdi ezberdinek janzten dute Ilunberri, herri izaera anitzak herri aberatsa egiten duelarik; Arangoiti ikastolako eta San Juan ikastetxe publikoko hezkuntza-komunitateen eskutik, umeek gorpuzturiko gabon jaialdiak, Joaquil Larregla Musika eskolako kideen eskutik Gabonetako audizioa, Musika Bandako gabon-kontzertua,

Andra Mariaren Jasokundearen elizako “novenica” tradizionala, olentzeroaren etorrera zuziz argituriko iturberoko bideetan barna, Ohiko San Silbestre lasterketa, Ekialdeko errege-magoen etorrera iragartzen duen urtarrilaren 5eko kalderoen zalaparta, herriko kaleetan zehar, Urtero Ilunberriko leku ezberdinak itzuratuz ilunberriko belenzaleek Elizan eraikitzen duten “Belen”  handia.


HIRUTASUN SANTUAREN EGUNA

Egun berezia Ilunberrin, data berezi honetan Ilunberriko auzokideak, herritik kanpo bizi diren ilunberritarrak elkartzen dira; Mendekoste sainduaren hurrengo igandea.

Jasokunde elizaren kanpaien soinuek zortziak puntu puntuan jotzen dute, tunikadunen irteera iragarriz. Gurutze beltzak sorbaldan harturik, Hirutasun santuaren ermitara bideko prozesioan zuzuentzen direlarik, Leireko edo Errando mendilerroaren ertz batean lekuturik, itsas gainetik 740 metrotara.

Iristean, Ermitaren barrenetan, egun horretarako pasioz eta debozioz sukaldaturiko salda beroak hartzen gaitu. Jarraian, bederatzi t´erdietan Ermitaren pareko soilune lauko elizkizuna eta ondoren familian zein kuadrilan eginiko hamaiketakoa.

Uxueko amabirginaren norabidean zuzenduriko agurraren abestiarekin, eguerdiko hamabietan, Ermitatik elizarako mendian beherako bideari ekiten zaio.


SAN ISIDRO

Jai egun hau maiatzaren 15ean ospatzen da eta nekazarien patroiari eskeintzen dizkio bere ekimenak. Maiatzaren 14an San Isidroko kofradiak Foruen enparantzan antolaturiko suarekin hasi egiten da. 15eko eguna San Isidrori eskeinitato Aurorarekin hasten da, jarraian Patroiaren omenezko elizkizuna, Ilunberriko bandak lagunduriko prozesioa, Erraldoiak eta buruhandiak, Ilunberriko txaranga, musika ekitaldiak, Zezenzuzkoa eta Ilunberriko gaitarien eskutik Larrain dantza…egun paregabea gordeta ilunberritar ororen gogoan.


SEMANA SANTA

Tiene su momento cumbre durante la celebración de la procesión del Viernes Santo.
Imágenes con valor artístico y otras no tanto, han recorrido el mismo itinerario secular de calles y plazas, apoyadas sobre los hombros de los mozorros, con un silencio roto por los golpes rítmicos de los palos aferrados a las manos de sus creencias.
Las cofradías participantes en la procesión son; Cofradía de la Trinidad, La entrada de Jesús en Jerusalén, La Oración del Huerto, El Beso de Judas, La Flagelación, La Cruz a cuestas, Santo Cristo de La Vera Cruz, Las Doce tribus de Israel, Santo Sepulcro, Santa María Magdalena y La Soledad.
Al finalizar la procesión y como es tradición, se entona el Stábat Mater, en el interior de la Iglesia.


VIRGEN DE LA ASUNCIÓN

Festividad en honor a la Patrona de Lumbier que se celebra los días 14 y 15 de agosto.
Se inicia el día 14, con la ofrenda chiqui en honor a la Asunción y el canto de la Salve, en la Iglesia.
A continuación, bombas japonesas y las tradicionales ruedas de fuego, atravesadas por grandes y pequeños ataviados con sacos de armiento.
El día 15, amanece con el canto de la Aurora, continuando con la procesión, Gigantes y Cabezudos, y música por doquier.


JAI PATRONALAK

Abuztuaren 30 ean hasi, Ramon deunaren biharramunean, goizeko 12etan, udaletxetik jaurtitzen den zuziriarekin batera.

Erraldoi eta buruhaundien konpartsak, ohiko moduan eta herrian erroturiko ikustaldi koloretsu eta alaia eskeintzen du irunberriko gaitariekin eta Musika bandarekin batera, herrian zeharreko eta herriaren zein bisitarien gozamenerako ikuskizkun paregabea.

Klale Nagusian zeharreko zezenketak, esku-pilota partidak, herriko plater tiroketa, kaldereteen dastaketa, ardo eta gazten dastaketa, zezenzuzkoa, herriko artisten eskutik margo erakusketa, musika emanaldiak, berbenak eta beste zenbai ekintzek…egunez egun kolore ezberdinez itxuratzen dituztelarik erroturiko jai hauetako egun bakoitza.


UDA KULTURALA

Uztaila eta Abuztuan zehar, ILunberriko hiriak kulturaz beroturiko uda antolatzen du, musika emanaldiak, erakusketak, kultur, kirol ekintza ezberdinak, erakustaldi artisikoak etab.