Leinargi pertsonaiak

Grez-eko Miguel López . (Ilunberri, 1546 – Rotova, 1612)
Arte ikasi eta Valentziako unibertsitatean Filosofia eta Teologia ere ikasi zuen. Apaiz sartu zen eta Gandiako Plamako bikarioa izan zen; 1585 ean Rotova eta Alfahuir, Almiserat eta “Castellonet de la Conquista”-ko bikario izendatu zuten. Santutasun bidean hil zen. Nafarroako eliz-agintariak beatifikazio prozesuaz interesatu ziren, baina garaiko Valentziako inkisizioak prozesua eten zuen. Jaio zen etxea kontserbatzen da.


La Hera-ko Juan. (XVII. mendea)
Mihiztatzaile eta arkitektoa, Ilunberriko elizarako organo kutxa bat egiteko prozesuan parte hartu zuen; Orreagako kolegiatako koroko aulkiak egin zituen. Bere lehen obra garrantzitsua Artiedako elizako erretabloa izan zen (1611-1614),  eta  Gaspar Ramos-ekin batera zenbait erretablo egin zituen realizó varios retablos (Artieda, Garayoa…), berauetan Juan arkitekturaz arduratu eta Ramos eskulturaz arduratzen zen. Urte batzuk beranduago euren arteko zenbait pleito izan zituzten.


Huici-ko Juan. (Ilunberri, ?- Ilunberri, 1645)
Mihiztatzaile, arkitekto eta eskultorea; Juan Berroetaren laguntzaile banaezina izan zen eta La Herako Juanekin ez zen ongi moldatzen. Tailer bat zuen Ilunberrrin eta erretablo eta sagrario ugari egin zituen, ospetsuenak Ituren eta Oiartzuneko erretabloak.


Fray Luis Agramonte eta Quiñones. (Ilunberrin, 1597- Bogotá (Kolombia), 1670)
Frantzizkano ordeneko elizgizona. Bere bizitzaren zatirik handiena Kolonbiako, Ekuadorreko eta Honduraseko misioetan eman zuen. Zenbait obra argitaratu zituen.


Los Ángeles-eko Fray Jose (Ilunberri, 1635, 1710-1713)
Eliz-ikasketak burutu ondoren, Salamankara bidali zuten Teologia irakasle gisa. Handik Poloniara, bertan Trinitarioen zenbait komentuko komisarioa izendatu zuten; bertatik Lituanian eta Hungriak zenbait komentu eraiki zituen. Espainiar estatura bueltatzean eta bere heriotza arte kronista orokorra izan zen; zenbait obra argitaratu zituen.


José Oscáriz eta Artieda
Apaiza, Giza-zientziak eta Filosofia ikasi zuen Iruñean Sacerdote, 1695-1700an kanon eta legeetan lizentziatu zen. 1718an Inkisizioko goi batzordera igo zen.


Murillo eta Echalaz-eko Gaspar Ruiz . (Ilunberri, ?- Madril, 1738)
Giza-zientziak eta Filosofia Iruñean ikasi zituen, kanonetan lizentziatu zen oposaketa bitartez “Decretales-eko eta Klementinetako” katedrak lortu zituen. Kargu garrantzitsu eta ugari hartu eta gero erregeak Indietara bidali zuen garrantzi handiko misio batera. Itzultzean Ogasuneko aholkularia izan zen  1730 urte arte, eta Gaztelako aholkulari ezezik Inkisizioko aholkulari ere  izendatu zuten.


Larumbe eta Malli-ko José. (Ilunberi, 1695- Madril, 1751)
Ciudad Rodrigoko “Canonjía-Magistral”-a eta Salamankako “Canonjía-Lectoral”-a oposaketa bidez  lortu zuen. Teologian doktorean graduatu zen, Pontebedrako Tuy-ko gotzaina izan zen 6 urtez, bertako franziskanoen komentuko beheko solairuetan erizaintza-ospitalea eraiki zuen.


Ramón de Larumbe eta Malli. (Ilunberri, 1701-?)
José de Larumbe eta Malli-ren anaia. 1752an Madrilen zaldun armatu zen eta Zeutako Santa Misericordia-n onartua izan zen. Erregearen gudako goi-kontseiluko kide izateaz gain, beste kargu batzuk izan zituen, aipagarrienak Zeutako enparantzako Ogasuneko lehen ministroa eta Sevillako laguntzailea, bertan Andaluziako erresumako zaldunen fideltasuna eta tituluak jaso zituen.


Larumbe Mondragón-eko Francisco Ramón. (Ilunberri, 1738- Iruñea, 1796)
Salamankako Zuzenbide kanonikoko dorkoretza jaso zuen eta Tuterako lehen gotzaina izan zen


Zegama-ko Santos Ladrón . (Ilunberri, 1784- Iruñea, 1833)
Familia zahar eta noble batetik eratortzen den militar sonatua, independentziaren gudan soldadu izatetik teniente koronel izatera iritsi zen; 1819an koronel izendapena lortui zuelarik. Guda errealistan aktiboki parte hartu zuen (1821-1823), “sistema iraultzailearen aurka” eta aintzineko erregimen katoliko eta monarkikoaren alde. Fernando VII ak Nafarroako errealisten Brigadier eta Komandante orokorrera igoarazi zuen. Kanpaina errealista bukatzean erregeak Iruñeako Gobernadore militarra izendatu zuen eta beranduago Isabel katolikoaren Gurutze handia esleitu zion. Fernando VII hiltzean, Carlos Jauna Nafarroan aldarrikatu zuen lehena izan zen, lehen guda karlista garaian. Ondorenbereganaturiko kargu, gradu, ohore eta kondekorazioetaz kargugabetu eta Lorentzo brigadierraren aurka galdu ondoren, Iruñeako ziudadelan fusilatua izan zen 1833ko urriaren 14an.


Joaquín Larregla Urbieta. (Ilunberri, 1865- Madril, 1945)
Piano konpositore eta kontzertista ospetsua. Nafarroan musika ikasketak burutu ondoren, Madrilera joan zen piano, armonia eta konposizio ikasketak bertako musika eskolan burutzeko; lehen saria lortuz irakasgai guztietan.  Kontzertista handia izan zen, sari asko metatu zituen bere ibilbide artistikoan eta Pablo Sarasaterekin batera aritu zen kontzertu askotan. Bere obren artean ospetsuenak honako jota hauek izan ziren: “¡Viva Navarra!” eta “Siempre p´alante”; “Minué de las Rosas”, “Tarantela”.  Irunberriko seme kuttuna izendatua izan zen eta Irunberriko  Aureo Rebole eskultoreak bularretik gorako eskultura bat egin zion,  “Joaquín Larregla Jaunaren” eskolako plaza txikian kokatua izan zena 1965. Urtean.


Bernardo Iriberri. (Ilunberri, 1882- ?)
Argentirana emigratu zuen 1906an, arte eta musika enpresen munduan bidea irekitzen lortu zuelarik.  Hasiera batean pianista izan zen eta beranduago “Iriberriko kontzertuak” fundatu zuen, talentu anitz deskubritu eta artista ospetsu askoren emanaldiak ekarri zituen empresa.