Agurra
Ongi etorriak Lumbier-Ilunberriko udaletxearen web-orrialdera, gure etxeko atarira. Bertara sartzean, gure udalerriari buruzko informazio eskuratu eta herria ezagutu ahalko duzu.
Web-orrialde eguneratu eta dinamiko honek, udalaren eta herritar zein bisitarien arteko elkargune eta komunikazio gune izatea du helburu, teknologiaren garai berri hauetan gure herria eta bere inguruak lau haizetara zabaltzeko.
Atari honetan, informazio-iturria eskuratu ezezik, elkarrekiko komunikazio fluxua arina eta iraunkorra bermatzen duen sare-baliabidea topatuko duzu; sortzen diren proposamen eta irriki guztiak guregana helarazteko.
Gure postontzia beti irekia topatuko duzue, iristen zaizkigun mezu guztiak ahalik eta azkarren erantzuteko asmoarekin.
Gure sare-atarira eginiko bisita eta partehartzea aldez aurretik eskertzen dizuegu. Gure herriaren oraina eta etorkizuna denon artean eraikitzen baitugu.
ZUEN ALKATEA
Rocío Monclús.